GERARD BASTE and The Slip squad​

- HIP-HOP -

2023ko IRAILAREN 23a NESKANEGÜNA

gerard baste and the slip quad parrain festival hitza hitz 2023
kreditua : loeilderousseau

Hitza-Hitz festibaleko talde osoa zinez ohoratürik da jakinaraztea Gérard Baste 2023ko argitaldiaren egüzaita dateala ! 

  Svinkels-en Harrigarrizko« Rechute »-tik eta « Dans Mon Slip Volumes 1 & 2 »albumetarik landa, 2023an Gérard Baste arrajiten zaigü ezohizko ützüli batean :  « Slip Life Tour » !

 

Gure Gégé maitagarria eta bere betiko lagüna Xavier Jauna,   taldearen azken xede güziak ekoiztü dütüan Le Havre hiriko Dja den Djar One-reki  alkarretaratü dira. Bai eta ere Cornelis izeneko gitarra joile famatüareki talde azkar baten osotzeko :  Slip Squad. Gizon hoik ez dira azken ebi tzarrakakoak eta zapartagarriko ikusgarri bat eskentüko deigüe, bangers rapak eta rockaren sügarra nahasiz, nahiz armagiko arteak sarreraziko dütüen Slip Boy-eko nasty bersetek saxofonaren eztitarzünareki bateratüz .. 

 

Ez da iholako düdarik gure txapeldünek ohiko Svink eta Prince de la vigne hedatüren dütüela ! 

Arren, keheila eta hesi güzien jauzaraztea abia zite, Lunettes Zizi Gang-a jünta ezazü eta beti danik amestü düzün bizi bilaizia, Slip Life-aren bizitzera tziauri. 

 

 2023ko irailaren 23an neskanegünareki, Hitza-Hitz festibalean Gérard Baste eta Slip Squad taldeareki , ahatz ezinezko gaüaldi bat date.

Scroll to Top